Felix Ormaetxea "Pampo" gogoratzen
2016/05/09
10:11
eta kitto!
Aurreko zapatuan Felix Ormaetxea "Pampo" memorialaren 6. edizioa egin zen Aixolako urtegian. 35 bat lagun elkartu ziren goizean goiz hasi eta arratsaldera arte iraun zuen ekitaldian. Maratoia 08:00etan hasi zen eta erdi maratoia, berriz, 10:00etan. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste buelta egiteko aukera izan zuen. Antxitxiketaldia amaituta, 12:00etan lore eskaintza egin zuten eta 15:00etan, berriz, Iruki sagardotegira bazkaltzera joan ziren.