Gabonetako eskaparate irabazleak aukeratu dituzte

Gabonetako eskaparate irabazleak aukeratu dituzte
2016/12/23 eta kitto!
Eibarko Dendarien Elkarteak Gabonetarako antolatutako eskaparate lehiaketako irabazleak aukeratu dituzte. Epaimahaiaren erabakiaren arabera, eskaparatistek apaindutakoen artean lehen saria Guby mutilak dendakoek eskuratu dute eta bigarrena Twins dendak irabazi du; eta dendariek apaindutakoen artean, berriz, lehen saria Goiko-Luz dendari eman diote eta bigarrena Valenciagari. Horrez gain, jendeak Facebook bitartez emandako botuei begira aukeratu duen saria Ikusimakusik irabazi du. Eta, horrez gain, Facebook-en bozkatu zuten guztien artean egindako zozketan, Beñat Mln, Ylenia Aranzabal eta Aitziber Sorazu izan dira saridunak. Zorionak!

guby-mutiltwinsgoikoluzvalenciaga