Garagunekoek eskulanak saltzeko postua ipiniko dute martitzenean

Garagunekoek eskulanak saltzeko postua ipiniko dute martitzenean
2016/12/07 eta kitto!
Goienetxe Fundazioaren Garagunekoek datorren martitzenean postua ipiniko dute Untzagan, Guridi tabernaren aldamenean, euren eskulanak erakutsi eta saltzeko. Goizeko 10:00etatik 14:00etara edukiko dituzte salgai urtean zehar Garaguneko eralbiltzaileek egin dituzten eskulanak, tartean gabonetako apaingarri ugari. Egun horretan pasatzerik ez duenak, bestalde, beste edozein egunetan arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara Garagunera (Ardanza kalea 2, baxua) joan daiteke.

garagune-1