Gaur 19:00etan egingo da Paula Lamarain raketistaren hileta-elizkizuna

Gaur 19:00etan egingo da Paula Lamarain raketistaren hileta-elizkizuna
2018/03/12 eta kitto!
Atzo hil zen Eibarren, 94 urterekin, Paula Lamarain Astigarraga raketista izandakoa. San Juan kalean jaiota, 14 urterekin debutatu zuen profesional moduan Salamancan eta, ondoren, Madrilen, Valentzian eta Tenerifen jokatu ondoren, azken urteak Valentzian egin zituen, han ezkondu baitzen Cayetano Menarquez foballariarekin. "Pauli" moduan ezaguna frontoietan, 24 urterekin erretiratu zen eta Eibarrera bueltatu, gizona Eibarrekin jokatzen hasi zen bitartean. Alargun geratu zen 2010ean eta gaur egun Isasi kalean bizi zen. Goi Argi emakumezkoen elkarteko partaide ere bazen, eta sarritan elkartzen zen bertan. Bere aldeko hileta-elizkizuna gaur egingo da, 19:00etatik aurrera, Eibarko San Andres parrokian, gorpua bertan dela.