Gaur 86 urte II. Errepublika aldarrikatzen lehen herria izan zen Eibar

Gaur 86 urte II. Errepublika aldarrikatzen lehen herria izan zen Eibar
2017/04/13 eta kitto!
Gaur 86 urte Eibar II. Errepublika aldarrikatu zuen lehen herria izan zen. Oso egun berezia izan zan orduko eibartarrentzat eta gaur egun ere esanahi berezia dauka eibartar askorentzat eta urtero ekitaldi ezberdinekin gogoratzen da 1931ko apirilaren 14ean gertatutakoa. Ego Ibarra batzordeak horrela dauka jasota: "1931eko goizaldean Eibar II. Errepublikaaldarrikatzen esnatu zen; aurrena izan zen estatu osoan. Errepublikak botere-banaketaren eraldaketa sakona ekarri zuen, ordura arte horrelakorik sekula izan ez zuten langileek boterera iristeko aukera eduki baitzuten. Bartzelonan Errepublika aldarrikatu zela jakin zutenean, eibartar guztiak plazan batu Alfonso XIII izena handik kendu eta Plaza de la República jarri zioten. Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria izateagatik, hiri eredugarri titulua jaso zuen Eibarrek".

Ahotsak-ek egun horri buruzko lekukotasuna jaso zion Jose Kareagari bideo honetan.

http://bideoak.ahotsak.com/EIB041/eib041_010.mp4