Gaur arratsaldean banatu dituzte e-berba lehiaketako sariak Gaztelekuan

Gaur arratsaldean banatu dituzte e-berba lehiaketako sariak Gaztelekuan
2018/03/21 eta kitto!
Eibarko euskaltegi biek eta Udalak antolatuta egin den e-berba lehiaketako irabazleei saria emateko ekitaldia gaur izan da, Indianokua gaztelekuan. Boto gehien jaso dituen e-berba GORROTER izan da, “hater” adierazteko eta, beraz, herritarren saria  berba hori asmatu duen Karmen Sarasketak eraman du. Epaimahaiak aukeratu duen berba, berriz, PLANTITXURA izan da (“postureo” hitzaren pareko), baina egilea anonimoa denez ez dute saririk eman. Eta lehiaketara aurkeztutako proposamenei botoa eman dioten guztien artean egindako zozketaren irabazleak, berriz, Gaztelekuko Ongi Etorri Euskarara egitasmoko ikasle taldea izan da.

Bestalde, honako hauek izan dira boto gehien jaso dituzten gainerako e-berbak: eragiler (influencer), bideomari (youtuber), pitofoto (meme), zapuzt (spoiler), txio-buru (trendig topic), neurretratu (selfie), sasimezu (fake) eta ZZI (DIY).