Gaur arratsaldean zabalduko dute XI. Garagardo Jaia Untzagan

Gaur arratsaldean zabalduko dute XI. Garagardo Jaia Untzagan
2016/06/14 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan zabalduko dute Eibar Rugby Taldekoek XI. Garagardo Jaia Untzagan, karpan eta, inaugurazioarekin batera, aurten 25. urteurrena bete duen Eibartarrak foball taldekoei omenaldia egingo diete. Bestela, datozen egunotan urteroko eskaintzaz gozatzeko aukera izango da: era guztietako garagardoak eta Alemaniako janaria (saltxitxak, hanburgesak, brotxetak eta ukondoa) ipiniko dituzte salgai. Domekara arte egunero egongo da zabalik, gaurtik zapatura bitartean 19:00etatik 00:30era eta domekan, berriz, 11:30etik 21:00etara zabalduko dute, menu berriekin. Karpa girotzeko, bestalde, hainbat jarduera osagarri antolatu dituzte: bihar, 20:30etatik aurrera Oskar Estanga eta Jon Martin bertsolarien eskutik egingo den "Munduko musikekin bertsotan" ekitaldiaz gozatzeko aukera izango da (…eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatuta); eguenean, 19:00etatik 20:00etara marinaje jardunaldia egingo da, garagardoetan aditua den lagun batekin; eta domeka goizean Eibarko Txirrindulari Elkartekoen sari banaketa hartuko dute karpan. Horrekin batera, aste osoan hainbat sari banatuko dituzte "Desperados" garagardoarekin.

garagardoazoka