Gaur banatu dituzte argazki rallyko sariak Klub Deportiboan

Gaur banatu dituzte argazki rallyko sariak Klub Deportiboan
2016/07/05 eta kitto!
Gaur banatu dizkiete sariak Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik maiatzeko azken asteburuan jokatu zen argazki rallyko irabazleei. Koloretan, lehen saria Igor Froilan Aranzamendik jaso du, bigarrena Imanol Manterola Odriozolak eta hirugarrena Patxi Irazabal Campok. Horrez gain, Eibarko onena Zigor Astigarraga Pinedo aukeratu dute. Zuribeltzean, berriz, lehen saria Jose Luis Irigoienek irabazi du, bigarrena Igor Froilan Aranzamendik eta hirugarrena Carlos Romero Bilbaok. Argazkilari gazteari saria, berriz, Eneko Zengotita Ramosek eraman du eta, antolatzaileek hala erabakita, umeen artean bi akzesit banatu dituzte, "gazteen artean zaletasuna pizteko asmoz". Marta eta Iban Lucena neba-arrebek jaso dituzte akzesitak.