Gaur banatu dituzte Ipurterre lehiaketako sariak, Txoborro magoak girotu duen ekitaldian

Gaur banatu dituzte Ipurterre lehiaketako sariak, Txoborro magoak girotu duen ekitaldian
2017/05/17 10:57
eta kitto!
Gaur goizean jaso dute saria …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen 23. Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako irabazleek, Hezkuntza Esparruko antzokiak hartu duen ekitaldian. Aurtengo edizioko irabazleak Irene Alonso Bravo (LH 1-2, La Salle Isasi), Elene Arrazola (LH 3-4, J.A. Mogel ikastola), Uxue Baroja (LH 5-6, San Andres herri ikastetxea), Ane Treviño (DBH 1-2, Mogel Isasi DBHI) eta Beñat Laskurain (DBH 3-4, Mogel Isasi DBHI) izan dira eta, gelako lagunekin batera, ederto pasatu dute ekitaldian, Txoborro magoaren trikimailuei esker. Saritutako ipuinak hilabete honetako Txikitto! aldizkarian argitaratuko dira. SARI BANAKETA EKITALDIKO ARGAZKI ALBUMA GURE MEDIATEKAN DAUKAZUE.