Gaur egingo dituzte Diego Verdejoren aldeko hileta-elizkizunak

Gaur egingo dituzte Diego Verdejoren aldeko hileta-elizkizunak
2018/01/05 17:02
eta kitto!
Herenegun olatu batek uretara botata hil zen Diego Verdejo eibartarraren hileta-elizkizunak gaur 19:30ean izango dira Gasteizko La Esperanza elizan, gaur eguerdiko 13:30ean bere gorputza erraustu ondoren, eta funeralean Arrateko Ama abestuko diote. 67 urteko eibartarra eta bere bikotea, 65 urteko Loli Kintana, Gasteizen bizi ziren  eta, olatuei begira zeudenean itsasbazterrean, olatu batek uretara bota zituen Mutrikuko lurretan baina Debatik gertuago dagoen Ondarbeltz hondartzaren ondoan dagoen espigoitik. Arratsaldeko 16:45ean bueltan gertatu zen ezbeharra eta pertsona bat saiatu zen haiek uretatik ateratzen, baina ez zuen lortu. Diego Verdejo Eibar-Gasteiz peñako partaidea zen, Sanandresak ospatzeko ekitaldietan parte hartzen zuen, eta gaur egun ere ezagunak zituen hainbat eibartarrekin jarraitzen zuen lotura izaten.