Gaur gauean eskainiko duten kontzertuarekin agurtuko dute denboraldia Musika Bandakoek

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Gaur  gauean  eskainiko  duten  kontzertuarekin  agurtuko  dute  denboraldia  Musika  Bandakoek
14 Uzt
1:36

Oporren aurretik azken kontzertua emango du gaur gauean Eibarko Cielito Musika Bandak, 23:00etatik aurrera. Carlos Sanchez Barbak zuzenduko duen emanaldian honako piezak eskainiko dituzte: “Teatro Montecarlo” (pasodoblea, A. Perez-Perello), “Agua azucarillos y aguardiente” (zarzuela aukeraketa, F.Chueca), “Music from Braveheart” (BSO, J. Horner), “Oregon” (gaia, J. de Haan) eta “Dantzaldia” (herri-kantuak, I. Urkizu). Euririk ez bada Toribio Etxebarria kalean izango da kontzertua eta, bestela, udaletxeko arkupeetan joko dute. Oporretatik bueltan, irailaren 24an ekingo diote ikasturte berriari, Coliseo antzokian eskainiko duten emanaldiarekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »