Gaur hasi dira udaberriko erosketa-bonoak saltzen Eibar Merkataritza Gune Irekiaren bulegoan

Gaur hasi dira udaberriko erosketa-bonoak saltzen Eibar Merkataritza Gune Irekiaren bulegoan
2018/04/04 eta kitto!
Gaur ekin diote udaberriko erosketa-bono kanpainari Eibarko dendari eta tabernariek. Eibar Merkataritza Gune Irekiaren ekimenez abiatutako kanpainak aurreko edizioetako dinamikari jarraituko dio: 40 euro ordainduta, 50 euroko gastua egiteko aukera izango dute bonoa erosten duten eibartarrek, kanpainarekin bat egin duten ia 200 establezimendutan. Azaldu dutenez, bi bono ezberdin atera dituzte: bat denda eta tabernetan erabiltzeko eta bestea, berriz, gasolindegietan ordaintzeko. Bonoak erosteko, bestalde, EMGI-aren bulegora (Untzaga Plaza, 7; Artola jatetxearen aldamenean) joan beharko da, gaurtik hasita bono guztiak saldu arte (astelehenetik eguenera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:15era eta barixakuetan 08:00etatik 14:45era). Maiatzaren 13ra arte egiten diren erosketetarako balio du bonoak. Elkarteko ordezkariek azaldutakoaren arabera, apirilaren 11ra bitartean lagun bakoitzeko bono bakarra salduko dute, baina hortik aurrera salmenta zabaldu egingo dute eta bono bat baino gehiago erosteko aukera egongo da (lagun bakoitzak gehienez 10 bono erosi ahal izango ditu).