Gaur hasiko dira auzo-bilerekin Beheko Tokian

Gaur hasiko dira auzo-bilerekin Beheko Tokian
2017/11/07 eta kitto!
Udal agintariek zazpi auzo-bilera antolatu dituzte auzotarren kezkak jaso eta horiei irtenbidea emateko asmoarekin. Lehen hiru bilerak aste honetan egingo dira, datorrenean beste bi egingo dituzte eta hurrengoan azken biak, guztiak ere arratsaldeko 19:00etan hasita. Gaurkoa Beheko Tokia Jubilatu Etxean egingo da, biharkoa San Andres Ospitalean eta etzikoa Untzagako Jubilatu Etxean. Datorren asteko martitzenean, hilaren 14an, Coliseoan bilduko dira eta hurrengo egunean, hilaren 15ean, Amañako parrokian. Eta hurrengo asteko azken bi bilerak Ipuruako Jubilatu Etxean (martitzenean, 21ean) eta Urkiko parrokian (eguaztenean, 22an) egingo dira. Aldi berean, bilera horietan bizilagunei jakinaraziko zaie Udalak Eibarko proiektuetan aurrekontuaren 800.000 euro erabiltzeko prestatu duen ekimena. Bileren funtzionamenduari dagokionez, eta azken urteotan egindakoari jarraituz, euretako bakoitzean alkateak, gune horretako auzozainak, udaltzainburuak eta Zerbitzuak, Obrak eta Hirigintza arloetako zinegotzi eta teknikariek osatutako ordezkaritza izango da.