Gaur itxiko da Antzerki Jardunaldietarako sarreren aurresalmenta Untzagako jubilatu etxean

Gaur itxiko da Antzerki Jardunaldietarako sarreren aurresalmenta Untzagako jubilatu etxean
2018/01/29 eta kitto!
Gaur izango da Untzagako jubilatu etxean 41. Eibarko Antzerki Jardunaldietarako sarrerak aurresalmentan erosteko azken eguna. Goizetik egongo da erosteko aukera, 14:00ak arte. Gaurtik aurrera, berriz, sarrerak Coliseo antzokian egongo dira salgai, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era, interneten (www.kutxabank.es ) eta leihatilan, funtzio bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago. Eta, horrez gain, funtzio bakoitzaren aurretik (ordubete lehenago) dagokion antzokiko leihatilan erosteko aukera ere egongo da. 41. Eibarko Antzerki Jardunaldietarako egitaraua osorik ikus dezakezue gure webgunean: http://etakitto.eus/wp-content/uploads/2018/01/programa-JORNADAS-2018-1.pdf