Gaur izan da ...eta kitto! Euskara Elkartearen urteko batzarra

Gaur izan da ...eta kitto! Euskara Elkartearen urteko batzarra
2018/03/15 eta kitto!
Gaur iluntzean egin du Urteko Batzar Nagusia …eta kitto! Euskara Elkarteak, Urkizuko bere lokalera bertaratu diren bazkideekin. Aurreikusitako gai-ordenari jarraituta, 2017. urteari errepasoa eginda hasi dute batzarra elkarteko ordezkariek, Ekaitz Olaizola presidenteak, Maider Aranberri idazkariak eta Ainara Labado elkarteko normalizazio arloko arduradunak. Jarraian 2018rako egitasmoak, bazkide kuotak eta aurrekontuak aurkeztu dituzte eta, galdera eta iradokizunetarako tartea zabaldu eta jarraian, zuzendaritzarako proposamena onartu dute bazkideek. Beraz, horrela geratu da osatuta zuzendaritza: Ekaitz Olaizola (Presidentea), Moisés Gonzalez (Presidente ordea), Maider Aranberri (Idazkaria), Marisol Uriarte (Diruzaina) eta Ana Aizpurua, Leire Alberdi, Julian Fernandez, Gorka Guenaga, Jon Mardaras, Anartz Mitxelena eta Joxe Mari Ulazia (Bokalak).

kitto batzar09