Gaur ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarko Museoak

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Gaur ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eibarko Museoak
18 Mai
12:20

Gaur (maiatzak 18) Museoen Nazioarteko Eguna da. Aurtengo gai edo goiburua “Museo hiperkonektatuak: Enfoke berriak, Publiko berriak” da eta Eibarko Armagintzaren Museoak bat egin du ospakizun horrekin, bisitatu nahi duten guztientzat ateak zabalduta. Batetik, gaur, bihar eta etzi Museoan sartzea doakoa izango da, ohiko ordutegian. Eta, horrez gain, 360 graduko argazkiekin bisita birtuala garatu dute, Portalera joan barik Museoan ikusgai dagoen guztia ordenagailu, tablet edo mugikorraren pantailan internet bidez ikusi ahal izateko. Bisita birtuala egiteko www.armia-eibar.eus orrian sartu behar da. Bestalde, urte osoan ikus daitekeen erakusketa ezagutzera emateko doako bisita gidatuak eskainiko dituzte bihar (17:00etan euskeraz eta 18:30ean gazteleraz). Parte hartzeko izena aurretik eman behar da, 943708446 telefonora deituta edo museoa@eibar.eus helbidera idatzita.

Museoan bisita birtuala egiteko aukera eskaintzen dute www.armia-eibar.eus web orrian

Museoan bisita birtuala egiteko aukera eskaintzen dute www.armia-eibar.eus web orrian

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »