Gaur zabalduko dute herririk herri dabilen "Giza Liburutegia", anbulatorio pareko parkean

Gaur zabalduko dute herririk herri dabilen "Giza Liburutegia", anbulatorio pareko parkean
2018/06/08 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:00etan inauguratuko dute Save The Children erakundearen eskutik Eibarrera ailegatu den Giza Liburutegia. Herririk herri dabilen erakusketarekin euren herrietako gerra eta beste gatazketatik ihesi joandako haur migratzaile eta errefuxiatuek bizi duten egoerarekin sentsibilizatu nahi dituzte herritarrak. Horren harira Anbulatorio pareko parkean ipini duten etxetxoa domekara arte egongo da zabalik, gaur 18:00etatik 20:30era eta bihar eta etzi, berriz, 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:30era. Giza Liburutegiak kontzeptuaren oinarrian dagoen ideia liburuen ordez gizakiak “irakurtzea” da. Arduradunen berbetan, “asmo horrekin, bertakoen (“irakurleak”) eta migratzaileen (“liburuak”) arteko interakzioa ahalbidetzen duen esperientzia berria proposatzen dugu”.