Gaurtik hasita bete-betean sartuko gara Bakailao Astean

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Gaurtik hasita bete-betean sartuko gara Bakailao Astean
17 Aza
11:54

Udalak antolatu duen Bakailao Astearen harira eta Mireia Alonso gastronomoaren ekimenez, gaur 19:30ean hitzaldia emango du Xabier Alberdi historialariak Portalean. Albaolako ikerkuntza guneko arduradunak lan handia egin du euskaldunok itsasoarekin dugun lotura historikoa aztertzen, eta gaurko saioan bakailaoarekin dugun harremanari buruzko azalpenak emango ditu.

Bihar, berriz, maila handiko sukaldariak lanean zuzenean ikusteko aukera aparta izango da, eguerdian udaletxeko patioak hartuko duen Alcorta bakailaoak’ I. Pintxo Lehiaketan. Hego Euskal Herriko lau probintzietako pintxo txapeldunekin batera Eibar, Ermua eta Elgoibarko irabazleeki jardungo dute. Epaileak, berriz, Belaustegi jatetxeko Josu Muguerza, Mireia Alonso, Ramon Roteta sukaldaria, Lobiano elkarteko Jesus Portugal eta Josema Azpeitia eta Aitor Buendia gastronomia-kazetariak izango dira. Eta domekan, 12:00etatik aurrera, Eibarko Bakillauaren Kofradixiak urtero antolatzen duen XIV. Eskolarteko Bakailao Lehiaketa jokatuko da Untzagan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »