Gaztainerre ospatzeko kalejira eta afari-merienda antolatu dituzte AEK euskaltegikoek

0    Berriak, Eibar, Jaiak 
Silbia
Gaztainerre  ospatzeko  kalejira  eta  afari-merienda  antolatu  dituzte  AEK  euskaltegikoek
13 Aza
1:50

Ohiturari jarraituta, aurten ere Gaztainerre ospatuko dugu gaur Eibarren. Untzagako jubilatuek 18:00etatik aurrera bazkide eta lagunentzat gaztaina erreak banatuko ditu. Eta azken urteotan bezala, oraingoan ere “Ondra janak tabernaz taberna” antolatu dute AEK euskaltegikoek, udalaren laguntzarekin. Parte hartzera animatzen direnak euskaltegi parean dagoen Paloma tabernan elkartuko dira, 19:00etan, handik abiatuta trikitilariekin batera kalejiran ibiltzeko eta afari-merienda egiteko. Antolatzaileen berbetan, “asmoa gure ohitura zaharrei eustea eta euskera zabaltzea da. Betiko moduan, euskal giroan ongi pasatzeko gogoa duen edozein gurekin bat egitera gonbidatuta dago”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »