Gazte Eguneko kamisetaren diseinuak jasotzeko azken eguna da bihar

Gazte Eguneko kamisetaren diseinuak jasotzeko azken eguna da bihar
2017/05/17 eta kitto!
Konturatu orduko San Juanak ate joka ditugu eta, urtero bezala, Jaixak Herrixak Herrixandakok Gazte Eguneko kamisetaren diseinua aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Parte hartzeko baldintzak hauek dira:  lehiaketara aurkezten den diseinuan "Jai euskaldun, herrikoi, parekide eta partehartzaileak", "Jaixak Herrixak Herrixandako" eta, Gazte Egunak aurten 10 urte beteko dituela eta,  "10. Gazte Eguna", hiru esaldi horiek idatzita egon beharko dira. Kamisetarako diseinuak jaixakherrixakherrixandako@gmail.com helbidera bidali beharko dira, maiatzaren 18a baino lehen. Antolatzaileen berbetan, “animatu eta parte hartu, denon kamisetetan zuen diseinua agertzeaz gain, Eibarko denda ezberdinen eskutik otar eder bat irabazteko aukera izango duzue eta. Gainera, aurten finalistak ere saria jasoko du”.

jaixak herrixak kamiseta lehiaketa