Gazte modari eskainitako Fashion Fridays egitasmoa El Corte Inglesera bueltan

Gazte modari eskainitako Fashion Fridays egitasmoa El Corte Inglesera bueltan
2017/05/11 13:00 eta kitto!
Bihar ekingo diote El Corte Inglesean Fashion Fridays egitasmoari laugarrenez, gazte modari eskainitako hitzaldi sortarekin. Aurreko edizioetan egindakoaren bidetik, oraingo honetan ere gazte modako hainbat adituk jardungo dute berbetan, azken joerak zeintzuk diren azaltzeko, aholkuak emateko zein bestelako kontu interesgarrien berri emateko. Gainera, hitzaldietara joandako guztientzat opari bana emango dute. Lehen saioa bihar arratsaldean, 18:00etan izango da, dendako 1. solairuan. Ana Goitia eta Nerea Zusberro blogariek hitzaldia emango dute eta, horrez gain, Becca makillaje etxekoen azalpenak entzuteko aukera izango da. Eta bigarren saioa hurrengo astean, maiatzaren 19an egingo da, ordu eta toki berean. Egun horretan moda kontuetan aditua den Laura Chamorro kazetari eta aurkezleak egingo du berba eta, ondoren, Too Faced etxekoek makillaje arloko azken joerak zeintzuk diren azalduko dituzte. Saioetan parte hartzea doan da, baina interesatuek aurretik izena eman beharko dute El Corte Ingleseko Emakume Moda sailean (1. solairuan).