Gazteen enplegua sustatzeko ekimen berria martxan
Rocio Pérez Guardok, Anezkak programako Formazio eta Pertsonen arduradunak azpimarratu duenez, "anezketan talde oso heterogeneoak aurkituko ditugu, lehia zuzena alde batera utzi eta lankidetzaren kultura sustatzea baita asmoa. Parte hartzen dutenak elkarren osagarri izatea da helburua, lana bilatzen elkarri laguntzea, teknika berriekin, tresna berriekin...".
Lana bilatzera bideratutako dinamikak
Debabarrena eta Oarsoaldeko anezketan parte hartzeko hautatzen dituztenak astean hainbat egunetan bilduko dira, Debegesak eta Oarsoaldeak lagatako lokaletan. Teknikari baten laguntzarekin, coaching eta adimen emozionaleko saioak egingo dituzte, komunikazio dinamikak, marka pertsonala eta enplegu bilaketa 2.0, elkarrizketa pertsonaletarako entrenamendua, enplegagarritasun mapak, enpresetara bisitak, bilerak ekintzaileekin, lan bitartekaritzako prozesuak giza baliabideetako arduradunekin... "lana bilatzera bideratutako dinamikak".
Izen-ematea apirilaren 7ra arte
Proiektuan parte hartu nahi dutenek apirilaren 7ra arteko epea dute izena emateko, Anezka programaren web orrian edo zuzenean inprimakia Debegesaren bulegoetan entregatuta (Azitain industrialdea, 3 bis ). Informazio gehiagorako 943 820 110 telefonora deitu edo lanzadera@debegesa.eus helbidera idatzi daiteke.