“Itsaspeko bihotzak” aretoari buruzko erreportajea Txikitto! aldizkarian

0    Gaztekitto, Txikitto 
Ana
“Itsaspeko bihotzak” aretoari buruzko erreportajea Txikitto! aldizkarian
21 Mar
8:17

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna ospatu genuen, eta egun horren harira Galtzagorri Elkarteak eta Juan San Martin Liburutegiak ‘Itsaspeko bihotzak’ izeneko aretoa prestatu dute. Bertan, urpean murgildu eta hainbat gauza ikasteko aukera paregabea izan dute Eibarko ikasleek. Hilabete honetako Txikitto!ren azalean ikus daitekeez, aretora hurbildu direnek istorio eta kontakizun aberasgarri eta argigarriak jaso dituzte ipuinen eta gidariaren eskutik.

Bestalde, Mikel Oyarzabal futbolari eibartarra elkarrizketatu dugu. 20 urte ditu oraindik eta dagoeneko 100 partidu jokatu ditu Errealarekin Lehen Mailan. Munduko jokalari onenen artean bere tokia aurkitu du Oyarzabalek eta bide luzea dauka oraindik egiteko. Idoloa Anoetan, Ipuruan jokatzea berezia izaten da eibartarrarentzat.

“Ikasleekin berriketan” atalean ARRATEKO ANDRA MARI ikastetxeko ikasleak elkarrizketatu ditugu. ‘Libutxu’ irratsaioa egin eta entzuteko aukera daukate astean behin, 10:45ean hasita. 15 minutuko saioak egoten dira entzungai eskolako pasilloan. Txisteak, berriak, bitxikeriak… kazetari lanetan dabiltza Urki
aldean.

“Jolastokixan jolasian” atalean, LA SALLE  ISASI ikastetxeko ikasleek ‘Ni ez naiz xomorroa’ abestia hartu eta jolas polita aurkeztu digute. Itxi begiak eta ondo pasa!

Gainera, betiko moduan, denborapasek, txisteek, ikastetxeetako berriek, sukaldaritzak, eskulanek, liburuek, ipuinek eta agendak osatzen dute aldizkaria.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »