Genero Berdintasunaren Aldeko I. Martxa martxoaren 12an

Genero Berdintasunaren Aldeko I. Martxa martxoaren 12an
2017/03/03 eta kitto!
Eibarko kaleek Genero Berdintasunaren Aldeko I. Martxa jasoko dute matxoaren 12an, ‘Denok martxan genero-berdintasunaren alde’ lelopean. Dagoeneko 150 lagunek eman dute izena, baina antolatzaileek martxoaren 7ra arte luzatuko dute epea, “ahalik eta jende gehiena apuntatzeko”, antolatzaileen berbean.

Martxan parte hartzea doakoa eta irekia da. Baldintza bakar moduan izen-abizenak eta NAN edo pasaportearen zenbakia eman beharko dute eta, horren truke, “dortsala eta Andretxeako motxila polita” jasoko dute parte hartzaileek.

Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, 943 70 08 28telefonora deitu edo andretxea@gmail.com helbidera idatzi.