Gerard Sancho Novell katalanaren “Garabatos y verduras” lanak irabazi du San Andres kartel lehiaketa

Gerard Sancho Novell katalanaren “Garabatos y verduras” lanak irabazi du San Andres kartel lehiaketa
2017/10/24 eta kitto!
Aurtengo Sanandresak iragartzeko aukeratu duten kartela Gerard Sancho Novell-en “Garabatos y verduras” izenburukoa da. Horrez gain, Leire Kareagak, Iratxe Unanuek eta Asier López Viñaspre-k osatutako epaimahaiak saria jasotzeko beste bi lan aukeratu ditu umeek aurkeztu dituzten lanen artean: 11 eta 14 urte artekoen mailan Miren Lageren "Mr Txerri!" lanak lortu du saria eta 10 urte artekoen mailan, berriz, Miren Arroitajauregiren “Azokatik bueltan” izenekoak irabazi du. Lehiaketaren edizio honetan 60 kartel jaso dituzte antolatzaileek, horietatik 19 helduen kategorian lehiatzeko.

IMG_3520 IMG_3521