Gerra Zibilaren Eibarko Fronteari buruzko aplikazioa eskuragarri

Gerra Zibilaren Eibarko Fronteari buruzko aplikazioa eskuragarri
2016/04/21 eta kitto!
Gerra Zibileko Eibarko Frontearen aplikazio berria ipini dute eskuragarri App Storen eta Google Playn, dohainik. Aplikazioa Udalak sortu du "Gerra Zibila Eibarren" Interpretazio Zentrorako, 1936ko irailetik 1937ko apirilera bitartean, zazpi hilabetetan, gertatutakoaren berri emateko. Azaldu dutenez, "Arrate inguruko ibilbidean dauden informazio-paneletara gerturatuta, adierazten den botoian sakatu eta QR kodea eskaneatu edo panelaren zenbakia sar daiteke eta, jarraian, azalpenak jaso". Aplikazioak Gerra Zibilak gure herrian izandako eragina, nola eta non ibili ziren borrokan eta interes handiko bestelako informazioa biltzen du eta, horrez gain, Arrateko interpretazio zentruari, aterpetxeari, Armagintzaren Museoari zein gerra frontea ezagutzeko ibilbideei buruzko azalpenak ere ematen ditu, besteak beste.

imageimageimageimageimageimageimageimageimageimage