Giza-irudien erakustaldia egingo dute gaur arratsaldean Untzaga eta Toribio Etxebarrian

Giza-irudien erakustaldia egingo dute gaur arratsaldean Untzaga eta Toribio Etxebarrian
2018/02/16 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, giza-irudien erakustaldia egingo da Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean, Antzerki Jardunaldietako egitarauaren barruan. Bartzelonatik datozen antzezleak iluntzeko 19:00ak arte egongo dira kalean, gaurko aukeratu dituzten pertsonaien azalean sartuta.