Giza kateari jarraipen berezia egingo diogu, eguneko irudiak zuekin partekatzeko

0    Berriak 
Silbia
Giza kateari jarraipen berezia egingo diogu, eguneko irudiak zuekin partekatzeko
10 Eka
11:37

Gure Esku Dago dinamikak deituta gaur Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 202 kilometroko giza kateak “mugarria ezarriko du Euskal Herriko historian, datozenek harro gogoratuko dutena”, atzo Gasteizen egindako agerraldian esandakoaren arabera. 100.000 parte-hartzaile inguru espero ditu dinamikak eta, giza katearen ibilbidean, hiru kilometro Eibarren beteko dira. Bakoitza bere kilometrora gerturatzen joateko hitzordua 11:00etarako deitu dute eta katea, berriz, 12:00etatik 12:30era bitartean egingo da. …eta kitto! aldizkariko lantaldeak egun osoan jarraipen berezia egingo dio ekimenari, egunak gurean lagako dituen irudiak argazki eta bideoetan bildu eta zuekin partekatzeko asmoz. Aldizkariaren hurrengo alean ez ezik, etakitto.eus orrian eta gure sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagramen) izango duzue ikusteko aukera. Horrez gain, Gure Esku Dagok giza katearen jarraipena zuzenean egiteko aukera eskainiko du Youtuben: https://youtu.be/Pdmg83fiU7E.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »