2018. urteko trakzio mekanikoduneko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea martxoaren 9an amaituko da

2018. urteko trakzio mekanikoduneko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea martxoaren 9an amaituko da
2018/02/27 eta kitto!
Borondatezko ordain aldia 2018ko martxoaren 9an amaituko da (ostirala). Helbideratutako erreziboak emandako kontu horretan kargatuko dira borondatezko aldi horren azken egunean. Helbideratuta ez dauden erreziboak, zortzi erakunde laguntzaile hauen edozein bulegotan ordaindu daitezke: Kutxabank,  Laboral Kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Nafarroako Rural Kutxa eta La Caixa. Internet bidez ere bai NIRE ORDAINKETA atebidetik.

Ordainketa zatika
Erreziboaren titularrak ordainketa zatika egiteko eskaera egin dezake martxoaren 1era arte (asteazkena, egun hori barne).

Ordainketa-modu horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.