Emakumeak eta lan mundua ardatz izango dituen mahai-ingurua gaur arratsaldean

0    Gizartea 
Ana
Emakumeak eta lan mundua ardatz izango dituen mahai-ingurua gaur arratsaldean
2018, Mar 09

Emakumeek  lan merkatuan dituzten eskubideen gainean jardungo dute berbetan gaur arratsaldean, 18:30ean, Eibarko sozialisten Untzagako egoitzan (“Casa del Pueblon”). “Emakumeen eskubideak lan merkatuan” izenburuko mahai-ingurua Eibarko Sozialistek antolatu dute, Egotik Ekora taldearekin elkarlanean eta hauek hartuko dabe parte: Alfan biharrian jardun duten Carmen Retenaga eta Ana Alberdi, Monroen jardun zuen Itziar Badiola, Raúl Arza UGT sindikatuko ordezkaria eta Loli García CC.OO. sindikatuko ordezkaria. Moderatzailea, berriz, giza baliabideetan aditua dan Ariana Nogales izango da. Ekitaldia joan nahi duten herrittar guztientzako zabalik egingo dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »