Andretxea Berrirako prozesu parte-hartzailea otsailaren 26an egingo den bilerarekin abiatuko da

0    Gizartea 
Ana
Andretxea  Berrirako  prozesu  parte-hartzailea  otsailaren  26an  egingo  den  bilerarekin  abiatuko  da
07 Ots
11:58

Zenzenbide 9an kokatuta dagoen Andretxea txikia gelditu da, eta, horregatik, prozesu parte-hartzailea abiarazi da, “Emakumeen Etxe berria zein zerbitzu eta jarduerekin bete nahi dugun erabakitzeko, elkarrekin pentsatzeko, kolektiboki berdintasunaren alde lan egiteko eta emakumeen ahalduntzea eta tratu onak sustatzeko“.

Andretxea Berriaren proiektuan lan egiteko batzorde bat sortzea erabaki dute,  eta bertan “nahi duten  Eibarko emakume guztiek parte har dezakete“. Batzordearen lehen bilera, otsailaren 26an, astelehenean, izango da, 16:00etatik, 17:00etara, Andretxean (Zezenbide 9, baxua). Parte hartzeko eta prozesuaren gainean informazio gehiago izateko 943 70 08 28 telefonora deitu daiteke edo andretxea@eibar.eus helbidera idatzi.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »