Arraguetan erre zen etxean harriak jausi egin dira eta kalea 20 minutuz itxita egon da
2016/06/08
15:23
eta kitto!
Martxoaren hasieran Arragueta kalean sua hartu zuen etxean harriak jausi egin dira gaur goizean. Auzokideek zarata handia entzun eta hauts pila bat ikusi dute. Antza denez, etxearen hondakinak eta harriak atzekaldean hutsik dagoen lur-eremu batera jausi dira. Eraikinaren atzekaldea izan zen, hain zuzen ere, suaren ondorioz kalte handienak jasan zituena. Gertatutakoaren ondorioz, 14:30ak aldera, Arragueta kalea itxita egon da. Dena dela, 20 minutu geroago berriro zabaldu dute kalea.
Egurrezko eraikina osorik kiskali zuen suak eta, kalteak ikusi eta baloratu ondoren, Eibarko Udalak erretako eraikinetik geratzen dena eraisteko erabakia hartu zuen. Une hauetan Eibarko Udalak eraikina behera botatzeko proiektua prestatzen dihardu.