Bioenergiari buruzko jardunaldi irekiak izango dira gaur eta bihar Unibertsitate Laboralean

Bioenergiari buruzko jardunaldi irekiak izango dira gaur eta bihar Unibertsitate Laboralean
2017/04/24 eta kitto!
Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak bioenergiari buruzko jardunaldiak hartuko ditu hirugarrenez gaur (astelehena) eta bihar (martitzena). Egun bietan hainbat adituk hitzaldia emango dute Unibertsitate Laboralean, 15:30etik aurrera. Gaur Abadiñoko udaleko Andres Fernandezek ekingo dio programari, “Plan de gestión de la biomasa. Uso de los recursos propios del monte municipal” izenburukoarekin. Jarraian, 16:30ean, Josu Azpitartek (Biotermiak) egingo du berba, “Visión práctica y comercial del aprovechamiento con fines energéticos de la biomasa” izenburuari jarraituta. Eta bihar Energiaren Euskal Erakundeko Sergio Lopezek "Iniciativa de colaboración con Ayuntamientos, HAZI y EVE para el fomento de la utilización de biomasa con fines energéticos. Casos de estudio" hitzaldia emango du. Programako azken hitzaldia Hazi Fundazioko Iñaki Gerenabarrenarena (“La madera, un combustible de presente y futuro en Euskadi”) izango da. Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte.