Domeka eguerdian banatuko dira Coliseoan 2017ko Eibarko Kirol Sariak

0    Gizartea, Kirolak 
Ana
Domeka eguerdian banatuko dira Coliseoan 2017ko Eibarko Kirol Sariak
2017, Abe 29

Etzi, domeka, abenduaren 31n, …eta kitto! astekariak antolatzen duen  Eibarko Kirol Sarien edizio berri batek bere hitzordua izango du Eibarko kirol munduarekin. Hogeitahirugarrena izango da oraingokoa.
Coliseoan, eguerdiko 12.00etan hasiko den ekitaldian, kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek euren saria jasoko dute. Modalitateei  dagokienez, 25 sari banatuko dira eta, horiez gain, sustapen saria,  euskarakoa eta ohiko sari berezia izango dira, 50 urte betetzeagatik herriko Urpekoei emango zaionarekin batera. Guztira, beraz, 29 sari.
Eibartarroi ekitaldira joateko gonbitea egiteaz gain, parte hartu duten kirol talde guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zorionak irabazleei! Eta baita gure herriko kirol-taldeei ere, urte guztian egiten duten lanarengatik.
Hona hemen aurtengo sarituak:

Maquetaci—n 1Maquetaci—n 1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »