Eguen arratsaldean jasoko dituzte Eibar-Sahara Elkartekoek 7-14 urte bitarteko umeentzat arropak

Eguen arratsaldean jasoko dituzte Eibar-Sahara Elkartekoek 7-14 urte bitarteko umeentzat arropak
2017/05/09 eta kitto!
Eibar-Sahara Elkarteak 7-14 urte bitarteko haurrentzat udako eta neguko arropak behar dituztela jakinarazi nahi die herritarrei. Azaldutakoaren arabera, 30 haur etorriko dira Saharako kanpalekuetatik ekaina eta uztaila gure artean, Orduñako aterpetxean igarotzera eta horiei emateko eskatu dituzte gauzak. Arropa, oinetako edo haurrentzat erabilgarriak diren beste gauza batzuk emateko moduan izanez gero, eguenean (maiatzak 11),  17:00etatik 19:00etara Txonta kaleko 42an egongo direla eman dute aditzera, jendeak eramaten duena jasotzeko prest.