Eibarko andrek Emakumeen Mundu Martxarekin bat egingo dute

Eibarko andrek Emakumeen Mundu Martxarekin bat egingo dute
2015/09/29 00:00
eta kitto!

Martxoaren 8an Kurdistanetik abiatu zen Emakumeen Mundu Martxa karabana feministak Portugalen, Coimbran amaituko du bere ibilbidea urriaren 17an, baina aurretik zazpi egunez Euskal Herria zeharkatuko du. Karabanak emakumeen eskubideak aldarrikatu ditu bidean eta Eibarko Emakumeen Mugimenduak ere karabanarekin eta bere aldarrikapenekin bat egin nahi izan du eta, horretarako, gaur (martitzena, hilak 29) 17.00etan Andretxean aurkeztuko duten egitaraua prestatu dute. Aurkezpena egin eta jarraian, 18.00etan ekingo diete jarduerei, Zuloagatarreneko parkean (anbulatorioaren parean) "Gure haziak, gure etorkizuna" izenburuarekin. Barixakuan (urriaren 2an) 13.00etan karabanari ongietorria emango zaio Bergaran eta bazkaria ere egingo dute. Eta ekitaldi nazionala Bilbon izango da, urriaren 4an (domekan). Bertara joateko autobusa antolatu dute eta interesa duenak aurretik izena eman beharko du Andretxean zuzenean (Zezenbide, 9) edo telefonoz, 943 70 08 28 zenbakira deituta.