Untzagan egingo den II. Akademien azokan 9 enpresek hartuko dute parte asteburuan

Untzagan egingo den II. Akademien azokan 9 enpresek hartuko dute parte asteburuan
2016/11/11 eta kitto!
Zapatuan eta domekan, azaroaren 12an eta 13an, 9 enpresek hartuko dute parte Untzagan egingo den akademien azokan. Ekimen hau Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailak bultzatzen dituen ekintzailetasunarekin loturiko ekintzetako bat da. Parte hartuko duten stand-ak honakoak dira: Abbie White English School, S&P Idiomas, Nekane Pastor Akademia, Ludoteka Zorionak, Link Idiomas, Talleres Artístico-Creaticos Maite Arriaga, Itzamna Akademia, Eibar Idiomas-Hizkuntzak eta Nenoos. Ekimen honen helburua entitate hauek eibartarren artean ezagutzera ematea da.

Zapatuan 10:30etik  14:00etara  eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko da, eta domekan goizean bakarrik.

Aurreko urteko Azokarekin alderatuta, akademia batzuek tailerrak egingo dituzte:
- Zapatuan 12:00etatik 13:00etara: Nenoos akademiak antolatutako tailerra
- Zapatuan 13:00etatik 14:00tara: Nekane Pastor Akademiak eta Zorionak Ludotekak antolatutako tailerrak.
- Zapatuan 18:00etatik 19:00etara: Nenoos-ek antolatutako tailerra.
- Zapatua 19:00etatik 20:00etara: Nekane Pastor Akademiak eta Zorionak Ludotekak antolatutako tailerrak.
- Domeka 12:00etatik 13:00etara: Zorionak Ludotekak antolatutako tailerra.
- Domeka  13:00etatik 14:00etara: Nenoos-ek antolatutako tailerra.
Itzamna Akademiak tailerrak egingo ditu egun guztian zehar.