Eibartik igaro da Pausoka elkartearen aldeko itzulia

0    Eibar, Gizartea 
Ekhi
Eibartik  igaro  da  Pausoka  elkartearen  aldeko  itzulia
11 Urr
12:31

Behar bereziak dituzten umeen gurasoen elkarte gipuzkoarra da Pausoka eta, berau ezagutzera emateko asmoz, probintzia osoan zehar ibilaldia egitea proposatu zuen Kepa Gordo korrikalariak. Zortzi etapatan banatutako itzuliak Eibarren ere geldialdia egin du eta, bertan, Iñaki Ulazia eta Markel Alberdik hainbat kilometro egin dituzte ekimenarekin bat eginez.

Gentzane Milikua izan da Pausokaren aldeko Gipuzkoako itzulia Eibarrera ekartzeaz arduratu dena, eta Patxi Lejardi Euskara eta Kultura zinegotziaren, hainbat ikastetxeen, gurasoen, eta Ulazia eta Alberdiren elkartasun eta laguntza eskertu ditu. “Gurasoek aurrera eramaten duten elkartea da Pausoka, ez dute ia laguntzarik jasotzen, eta euren kausa ezagutzeko aukera polita da itzulia”, adierazi digu.

Eibartik Bergarako bidea hartu du itzuliak eta hilaren 14an amaituko da Urnietan. Han Pausoka Eguna egingo da eta ekitaldi ugari egingo dira egun osoan zehar. Aurretik ere, Milikuak azaldu digun moduan, “Zarautzen munduko surflari onenekin ikastaroa egiteko aukera izan zuten umeek eta, gero, Donostian ere klaseak jasoko dituzte”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »