"Elikadura burujabetza" goiburuko hitzaldia gaur Portalean

"Elikadura burujabetza" goiburuko hitzaldia gaur Portalean
2016/04/26 eta kitto!
Aste honetan, gaur (apirilak 26) eta bihar (apirilak 27) izango diren bi hitzaldiek borobilduko dute AlternatEibar taldeak antolatutako hitzaldi sorta.  Gaurkoan, “Elikadura burujabetza” izenburukoan hain zuzen ere, Urduñako toki elikadura sistemak, eskoletako jangeletan martxan jarritako Ekolapiko ekimena eta Larrabetzuko guraso elkartearen esperientzia azalduko dituzte.  Gurasoendako bereziki interesgarria dela uste dutenez, Eibarko Guraso Elkarte guztiak gonbidatu dituzte.

Bihar, “Ekonomia sozial eraldatzailea” izenburukoan “Batura: Ekonomia sozial eraldatzailearen Euskal Herriko Mapa” eta Beterri Garapen Agentzia azalduko dituzte.

Hitzaldiak Portalean izango dira, 19:00etan. Informazio gehiago nahi duenak alternateibar@gmail.com helbidera idatzi dezake edo Facebook-en AlternatEibar-en orrian begiratu.

Bere burua “eredu berri eta alternatiboak sustatzeko espazio” modura aurkezten duen AlternatEibar-ek antolatuta, gai desberdinak ikutzen ari dira jardunaldi hauetan. Eurek adierazu dutenez, “badaude alternatiba praktiko eta errealak eta Eibarren ere martxan jarri daitezkeela erakutsiko duen eta martxan jarri nahi dituen ekimena da AlternatEibar“.