Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko 3. promozioko tituludunei diplomak eman zaizkie

0    Gizartea, Hezkuntza 
Ana
Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko 3. promozioko tituludunei diplomak eman zaizkie
25 Ira
4:19

Joan den astean, Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2016/2017 ikasturtean Eibarren titulua lortu duten ikasleen graduazio ekitaldia izan zen. Ikasle tituludunekin batera Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea izan ziren.

Ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko 3. promozioko tituludunei diplomak eman zitzaizkien. Horietako 34 ikaslek mugikortasun programetan parte hartu dute: 16 ikasle ERASMUS programaren barruan aritu dira  Alemania, Belgika, Polonia, Errumania eta Portugalen; beste 17 ikaslek Amerika Latina programan parte hartu dute, Txile, Argentina, Kolonbia eta Uruguai bezalako herrialdeetan; eta, azkenik, horietako bat  AEBn izan da, “Beste Norakoak” programaren barruan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »