Energia eta dirua aurrezteko tailerrak eskainiko dira hurrengo egunetan Argitu programaren barruan

0    Ekonomia, Gizartea 
Ana
Energia eta dirua aurrezteko tailerrak eskainiko dira hurrengo egunetan Argitu programaren barruan
04 Eka
12:11

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Eibarko Udalarekin eta Debegesa garapen agentziarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko doako tailerrak antolatu ditu.

Tailerrak baino lehen, gaur, ekainak 4, “Natura, ongizatearen oinarria” hitzaldia eskainiko du Ibone Aretzaga Arregi Garapen Iraukorrean eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko EHUko UNESCO katedraren kideak. Saoa 19:00etan hasiko da, Portalean.

Energia eraginkortasunari buruzko tailerra: ekainak 7
•    Jubilatuak: Untzagako jubilatu-etxea (1. solairuko erabilera anitzeko gela), 10:30etan.
•    Hiritarrak, orokorrean: Portalean (ikastaro-gelan. 3. solairua), 18:00etan.
Elektrizitate kontsumoari eta datuaren intrepretazioari buruzko tailerra: ekainak 12, 15:00tan.
•    Merkataritza-establezimenduei zuzendutako tailerra, beti ere, kontratatutako elektrizitate-potentzia 15 kW baino gutxiagokoa bada. KZ gunean izango da (Portalea. Bista Eder, 10. Eibar).
Eguneroko bizitzan baliogarriak izango diren aholkuak ematez gain, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruko aholku praktikoen gida” banatuko zaie.  Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 5a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
–   Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: edurne@izadi21.eus
–   Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera, 9:30tatik 17:00etara)
–    Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu


Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »