Euskadiko Futbol Selekzio Femeninoak Ipuruan jokatuko du azaroaren 25ean Txekiaren kontra

0    Gizartea, Kirolak 
Ana
Euskadiko Futbol Selekzio Femeninoak Ipuruan jokatuko du azaroaren 25ean Txekiaren kontra
2017, Aza 14

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna, Euskadiko Futbol Selekzio Femeninoaren partidua jokatu da Ipuruan 17:00etatik aurrera. Aurrez aurre Txekiako Selekzioaren emakumeak izango dituzte.
Sarrerak  www.sdeibar.com/entradas webgunean eros daitezke, eta bestela egunean bertan partidua hasi baino bi ordu lehenago, leihatilan. Sarrerak 5 euro balio du.
Andretxeatik adierazi dutenez, “partiduan, aurtengo Beldur Barik spot-a jarriko dute eta 20:00etan Untzagan izango den elkarretaratzera joateko jendea animatuko dute, besteak beste“.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »