Gas-ihesagatik itxita egon da Bittor Sarasketa kalea
2016/03/15
09:33
eta kitto!
Gas-ihesa egon da gaur goizean Bittor Sarasketa kalean 9:30ak aldera, eta horregatik epaitegi zaharra eta haurreskola arteko tartea itxita egon da, arazoa konpondu duten arte. Udaltzaingotik argitu digutenez, "zona horretan lanean diharduten langileek tuberia bat apurtu dute, eta gertatutakoaren berri izan bezain laster, beharrezko neurriak hartu ditugu. Hala ere ez da arriskurik egon". Epaitegi zaharretik Orbea haur eskolara dihoan zatia sokaz inguratu dute eta trafikoarentzat eta oinezkoentzat itxita gelditu da. Arazoa konpondu dutenean, 10:15ean, berriro zabalik galditu da kalea.