Haur eta gazteen artean genero berdintasuna jorratuko da udal liburutegiko "Itsaspeko bihotzak" aretoan
2016/03/09
09:48
eta kitto!
Martxoaren 8tik 20ra “Itsaspeko bihotzak” areto literarioa hartuko du Eibarko liburutegiak. Udaleko Berdintasun Sailak eta Juan San Martin Liburutegiak elkarlanean antolatu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta 8-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat pentsatuta dago. Haur literaturaz baliatuz, genero berdintasuna jorratzen da Galtzagorri Elkarteak diseinatutako areto literario honetan, horretarako diszplina artistiko desberdinak erabiliz (arte ederrak, diseinua, ikus-entzunezkoak, antzerkia...). Areto hau berritzailea da erabat. Izan ere, ez baitago Haur Literatura baliatuz genero berdintasuna lantzen duen honelako beste diziplinarteko jolasik. 8-11 eta 12-16 urte bitarteko haurrentzat prestatua dago. Herri edo hiri bakoitzean gutxienez 10 saio gidatu eskaintzen dira, 25 haurrez osatutako taldeentzako. Saioak goizez izaten dira eta arratsaldez familientzako nahiz hezitzaileentzako saioak ere eskaintzen dira. “Itsaspeko bihotzei” buruz gehiago jakiteko Izaskun Jauregi Galtzagorriko idazkari teknikoarekin egon gara.
- Nola lantzen da genero berdintasunaren gaia "Itsaspeko Bihotzak"-en?
Aitziber Alonsok, Mireia Delgadok eta Miren Guillok diseinatu eta zuzendutako areto honek irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gain, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzea du helburu, euskarazko haur literatura oinarri hartuta.
“Itsaspeko bihotzak” aretoan gauzatzen den Ibilbide didaktikoa, itsaso batean kokatuta dauden bost gunetan oinarritzen da. Gune bakoitzean lantzen den eduki ideologikoa artearen bitartez egi bihurtzen da. Ilustrazio, artisau elementu eta liburuen bitartez lortzen da helburu hau eta txoko bakoitzean, modu desberdinean egiten da edukiaren lanketa hori: ipuintxoak kontatuz, ikus-entzunezkoak ikusiz, abestitxoak kantatuz, jolasak eginez… Hala, besteak beste, Aitziber Alonsoren lanaz gain, Elena Odriozola eta Eider Eibarren ilustrazio lanak biltzen ditu “Itsaspeko bihotzak” aretoak. Aipatutako bost txoko horietan, genero rolak eta identitatea, lanbideak, emozioak, etxeko lanak eta zaintza eta harremanen inguruan hausnartu eta jolasten dute haurrek.
- Ipuinak gure errealitate soziokulturalaren isla dira? Genero bereizketa igartzen da haur eta gazte literaturan?
Bai, ipuinak gure errealitate soziokulturalaren isla dira. Bertan, sexu-genero bereizkeria txertaturik dago bete-betean eta arrakasta handiz egiten dute estereotipoen zabalpena; umeek arin barneratzen baitute irudietan zein testuetan datorren informazio pila, askotan ipuinaren garapenarekin zerikusirik ez badu ere. Horregatik Galtzagorri Elkarteak genero berdintasunaren gaiari heldu nahi izan dio areto berri hau sortzerakoan.
Galtzagorri Elkartean haur eta gazte literaturarekin lanean dihardugu egunero. Material asko pasatzen da gure eskuetatik egunerokotasunean eta aspaldi kezkaturik gaude haur zein gazte literaturan ageri diren neska eta mutilen estereotipoekin. 2011n hasi ginen orain aurkezten dugun areto literario hau abiatu nahian. Horretarako Miren Guillo eta Mireia Delgado pedagogo eta genero gaietan adituei eta Aitziber Alonso ilustratzaileari eskatu zien Galtzagorri elkarteak areto literario bat sortu eta diseinatzeko. Beraz, “Itsaspeko Bihotzak” aretoaren helburuetako bat da Literatura hezkidetzailea ezagutaraztea ume zein helduei: Haur literatura androzentrikorik gabeko espazio bat sortuz, emakume eta gizonentzat eredu irekia planteatzen duten liburuak ezagutaraziz, familia eredu anitzak erakusten dituzten ipuinak erabiliz eta estereotiporik gabeko pertsonaiak dituzten lanak ezagutuz. Eta aldi berean, haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzea.
- Galtzagorri elkarteak "areto literarioak" prestatzen eskarmentua dauka. Nolako berezitasunak dituzte?
Jolas literarioak dira gure areto literarioak. Haur eta Gazte Literatura erabiliz haurrak jolasten jartzea da hauen helburua. Azken finean, haurren irakurzaletasuna sustatzea. Diziplina ezberdinak erabiliz sortuak dira ordea. Beraz, alor ezberdinetako profesionalen elkarlan handia egoten da areto guzti hauen abiapuntuan. Galtzagorri Elkartearen areto gehienak Itziar Zubizarreta idazle, ipuin kontalari eta irakurzaletasunaren sustapenean adituak sortu eta zuzendu ditu eta hauetako gehienetan Aitziber Alonso ilustratzaileak egin du diseinu eta artisau lana.
Liburutegietan muntatzen dira eta haurrak bertara etortzen dira jolastera taldeka, gehienetan eskolatik. Dinamizatzaile bat egoten da horretarako Galtzagorriren areto bakoitzean. Haurrek gidari horrekin batera egiten dute aretoaren bisita eta bertako dinamika. Izan ere, haurrek modu aktibo batean hartzen dute parte areto hauetan.
Badira hamar urte baino gehiago Galtzagorrik aretoak sortzeari ekin zionetik. Ordutik, gai ezberdinei lotutakoak sortu ditugu: Irudiz Irudi (ilustrazioaren ingurukoa), Haur Poesia aretoa (poesiari buruzkoa), Adur adur ez naiz zure beldur (beldurrari buruzkoa), Animaliek hizketan zekiten garaian (alegiei buruzkoa), Kontuari Kontu (ipuin tradizionalen ingurukoa)... Beraz, areto bakoitzean Haur literatura erabiltzen dugu haurrak jolasten jarri eta jolas horren bidez gai bat landu dezaten. Egia esan, arrakasta handiko proiektuak izan dira lehen aipatutako guztiak.
Areto literarioari buruzko informazio gehiago
astelehena-ostirala: 09:00-13:30 eta 16:00-20:30
asteburuetan: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00