Herriko emakume kirolariak egongo dira bihar "Emakumeak Kirolean" mahainguruan
                
                    2016/03/02
                    10:45
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Bihar (osteguna) Portalean izango den "Emakumeak Kirolean" mahai-inguruak hasiera emango dio Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu den egitaraua zabalari. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da , Portaleako areto nagusian eta bertan Ainhoa Azurmendi (piskologoa eta kiroletako aholkularia) eta herriko errugbiko, eskubaloiko eta futboleko emakume taldeek parte hartuko dute.  Jarduera honek  ez du izen-ematerik behar eta irekia izango da.