Inoiz baino sari gehiago …eta kitto! euskara elkartearen Kittonbolan

Inoiz  baino  sari  gehiago  …eta  kitto!  euskara  elkartearen  Kittonbolan
07 Ira
1:15

Hamalaugarren urtez zabalduko du …eta kitto! Euskara Elkarteak Kittonbolia Arraten, eliza parean. Urtero bezala Arrate egunean, goizeko 10:00az geroztik, nahi duenak txartelak euro batean erosi eta apalak betetzen dituzten opariak etxera eramateko aukera ederra izango du.

Sari moduan banatzeko zerbait eman duten enpresa eta erakundeen laguntzari esker era guztietako opariak banatuko ditugu aurten ere: gaztak, afariak, txuletak, erosketa-txartelak, ardo botilak, telebista, tableta, motxilak, argazki kamera, kamisetak, motxilak, erlojuak, urdaiazpikoak, lurrinak, eskola-materiala, Coliseorako sarrerak… eta beste hamaika sari eder banatzeko irrikitan gaude. Eta, jakina, …eta kitto! Euskara Elkarteak bihotzez eskertuko dizue txartela erostean emandako laguntza. Izan ere, urtero bezala Kittonbolan batzen den dirua Eibarren euskararen alde beharrean lan egiteko erabiliko dugu eta guztiz beharrezkoa da Ongi Etorri Berbetan, Txalan-Txalan, hitzaldiak, ikastaroak, Berbetan, Txikitto!, Mintegia, Bertso-paper lehiaketa, Ipurterre ipuin lehiaketa, …eta kitto! astekaria, hitzaldi soziolinguistikoak, etakitto.eus ataria, ikerketak… eta beste hainbat proiektu garatu ahal izateko. Animatu eta jokatu, zure laguntzari esker euskara irabazle irtengo da-eta!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »