Integrazioaren eta bizikidetzaren aldeko jaia egin zuten larunbatean Arrateko Andra Mari ikastetxeko familiek

Integrazioaren eta bizikidetzaren aldeko jaia egin zuten larunbatean Arrateko Andra Mari ikastetxeko familiek
2018/05/14 eta kitto!
Larunbatean, maiatzaren 12an,  familien arteko jaia ospatu zuten Arrateko Andra Mari ikastetxean.  Integrazioaren eta bizikidetzaren aldeko ospakizuna izan zen Urki auzoan antolatutakoa, eta bertan parte hartu zuten ume zein helduentzat egun zoragarria izan zela adierazi digute bertan izandakoek.  Jarduerak 11:00ak inguruan hasi ziren ikastetxe inguruan eta familiakide batzuk goizetik hasi ziren bazkaria prestatzen: kous kousa, paella eta senegaleko nem. Musikaz girotuta egon zen eskola eta umeentzako jokoak eta henna eta aurpegia margotzeko tailerrak prestatu zituzten. Parte hartzaileek elkarrekin bazkaldu zuten goizean zehar prestatutako janaria. Argazkian ikus daitekeenez, talde polita elkartzea lortu zuten eta hurrengo urtean ekitaldia errepikatzeko desiatzen daude.