Inaugurazio jaialdia egingo dute gaur Jazinto Olabe ludotekan

Inaugurazio jaialdia egingo dute gaur Jazinto Olabe ludotekan
2016/10/14 eta kitto!
Berritze-lanak amaitu ondoren, gaur, barixakua, izango da Jazinto Olabe ludotekako inaugurazio jaialdia. Arratsaldeko 17:30ean haurrentzat jolasak egingo dituzte eta 18:15ean "Andonik mugitzen nau" DJ festa hasiko da. Animatu eta ez galdu ludoteka berria ezagutzeko aukera!

Udako oporrak aprobetxatuz ludoteka berriztu egin dute eta  prest dago Eibarko haurrek bertan arratsalde paregabeak igarotzeko. 5 eta 12 urte bitarteko haurrek parte har dezakete bertan.

ludoteka-kartela

ludoteka-1ludoteka2