Jende Xumearen rifa solidarioan saritutako zenbakiak ezagutzera eman dituzte

Jende Xumearen rifa solidarioan saritutako zenbakiak ezagutzera eman dituzte
2017/06/26 eta kitto!
Gaur egin du Jende Xumea PROYDE-PROEGA GKE-ren barruan dagoen gazte kooperanteen taldeak rifen zozketa, eta  zenbaki sarituak hauek izan dira:

1. SARIA: 446 [erreserba: 320]  Jamoia, gazta eta ardo botila.
2. SARIA: 244 [erreserba: 16]  Kafetera, kapsula pakete bat eta gozagarri pakete bat.
3. SARIA: 373 [erreserba: 257] Txirrindularitza maillota, txapela eta bi botilatxo.
4. SARIA: 207 [erreserba: 267]  Euskal selekzioko kirol jertse bat eta motxila bat.
5. SARIA: 510 [erreserba: 87] Athleticeko kamiseta.
6. SARIA: 103 [erreserba: 397]  Errealeko kamiseta.


Uztailaren 7ra arte dute zenbaki hauen jabeek saria eskatzeko epea. Bestela, erreserbako zenbakiari emango  zaio saria. Hauetako zenbaki bat izanez gero, mezu bat bidali daiteke Jende Xumearen Facebook-era edo  688 63 71 04 (Aitor)  telefonora. Erreserbako zenbakia izanez gero ere deitzea komeni da. Lortutako diruarekin Eibartik Boliviara laguntzera joango dira gazte kooperanteak.