Jende Xumea elkartearen txosna, tonbola eta jolasak hartuko ditu Untzagak zapatuan

Jende Xumea elkartearen txosna, tonbola eta jolasak hartuko ditu Untzagak zapatuan
2017/04/20 eta kitto!
Jende Xumea Eibarko taldekoak zapatuan egun osoan egongo dira Untzagan, udan Boliviako haur eta gazteekin lanera joango diren boluntarioentzat dirua batzeko asmoarekin. Horretarako 11:00etatik aurrera txosna zabalduko dute, bidezko merkataritzako produktoak saltzeko mahaia jarriko dute eta tonbola bat ere egongo da, sari mordoarekin: erropak, etxerako tresna elektrikoak, txarrikiak, bisitak, jostailuak… Gainera, 11:00etatik 14:00etara bitartean umeendako jolasak prestatu dituzte.